XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurkitu zuten Stik-tarren txalupa eta bertara igo ziren denak; Zikin ere han sartu zen, pozik, Tim-engandik urrutiratzen zelako.

Julenek lagundu zien itsasoratzen.

- Agur!- deiadar egin zuen, beste mutikoek besoa altxatzen zutelarik -.

- Agur! Stik jauna! Ez ezazula berriz neskatorik sekuestratu.

- Agur, Stik andrea, zaindu ondo Edgar! Agur, Mutur-Beltz, ea mutil jator bat egiten haizen.

- Agur, Zikin, ea bainu eder bat hartu eta garbitzen haizen!.

Poliziek irribarretsu, agur keinuak egin zituzten.

Stiktarrak isilik zeuden; kopetilun eta haserrekor, ez zuten ulertzen horrela buka zezaketenik.

Txalupa, haitz handi bat zeharkatu eta urrutiratu egin zen.

- Eupa!- deiadar egin zuen Dik-ek -. Betirako joan dituk.

- Orain, uharte osoa guretzat bakarrik zeukeagu! Goazen, Jenny, dena erakutsiko dinagu.

- Ikusiko dun zeinen ederki igaroko dugun!.

Bost neska-mutiko zoriontsu eta zakurra lasterkan hasi ziren eurek maite zuten uhartean zehar.

Astebete gogoangarri bat igaro dezatela, ondo merezia dute eta.